XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Hegeldar ezkertiarrak dialektika ontzat hartu eta konserbadurismoa zapuztu zuten.

Hegeldar eskubitarrak, alderantziz.

Hegeldar ezkertiarrak, Strauss-en liburuak Des Leben Jesu eraginda alkartu ziran.

Liburu honen inguruan eztabaida bizia sortu bai zan.

Straussek dionez, Itun Berriak Jesus-i buruz dakarzkigun albisteak, mythoak dira.

Mito horiek judutar herriaren nahi eta itxaropenak sortu omen dituzte.

Filosofiak eta erlijioak alkartu ezinezko izate eta mami bereiziak ba-dituztela, Straussek Hegelen aurka erakutsi nahi izan zuen.

Ezkertiarrak aurrerago joan ziran beren kritikan.

Prusiako estadoa eskuindarra zela ikusten bai zuten, gizartea eta estado hori oberagotzeko, uste zuten lehendabiziko urratsa izan behar zuela erlijioa kritikatzea eta desegitea.

Gizarteak, aurrera jotzeko, kendu behar duen lehendabiziko oztopoa erlijioa (batez ere erlijio katolikoa) omen da.

Beren iritzia zabaltzeko Arnold Ruge-k sortutako aldizkaria Hallische Jahrbûcher fûr deutsche Wissenschaft und Kunst erabili zuten.

Ezkertiarren artean Bruno Bauer, Arnold Ruge, Moses Hess eta, batez ere, Feuerbach izan ziran ezagutuenak.

Azkeneko honek eragin zien gehien-gehiena bai Marxi baita Engelsi ere.

Ezkertiarrak filosofiaren lehendabiziko eginkizun bezela kritika autatu zuten.

Nola iritxi ziran hontara?.

Hegelek zion Espiritu Absolutoa egikaritzen dala, espiritu mugatuak etengabe beren buruaz jabetzen diralako.

Ezkertiarrak Espiritu Absoluto hori bere buruaren konzienzi osora irixten danean giza espiritua bezela hartzen zuten.

Horregaitik hauen filosofia konzienziaren filosofia zan.

Eta konzienziaren osotasunera eltzeko da bide bakarra ta egokiena kritika.